Conjunto Folklórico “Canelones Danza Independiente” (Uruguai)

Uruguai bi kulturaren arteko zubia da, Latinoamerikaren barruan erdialdean dagoen lurraldea: brasildarra izan gabe, argentinarra ere ez dena. Arraza, herri eta hizkuntzen sinkretismo harrigarria da eta ezberdinen bategite hau erakusten du dantza talde honek bere ikuskizunean.Photo officielle - Uruguay 2017 - 2

Talde hau urteetan zehar ospea irabaziz joan da Uruguain, kultura ekitaldi nagusietan parte hartuz, sarritan telebistan ateraz eta auzoko herrialdeetara joanez, besteak beste, Brasilera, Argentinara eta Paraguaira, eta askotan baita Europara ere.

Herri dantza Uruguaiko egiazko espezialitatea dela igarriko da, benetan zergatik jakin barik; agian izan daiteke herrialdea luzaroan hutsik geratu eta joan den mendearen erdialdetik aurrera populazen hasi zelako. Migratzaileek - espainiarrak, frantziarrak, italiarrak, euskaldunak, etab. - gozamen berezia sentituko zuten elkartu, eta batera dantzan eta kantuan eginez. Orduz geroztik, kantatzea "zurien" herentzia izan zen, eta dantzatzea, inauteriak eta perkusioa "colorado"ena, hau da, beltzena. Honela, bakoitzak bere bakardadea aberastu zuen eta nor bere espezialitatean bikaina izatera iritsi zen.

Uruguaiko kultura Europako tradizioek markatutakoa da, espainiar kulturak beriziki, kolonizatzaile izan zutelako, eta baita italiarrak ere migrazio uholde ugari handik joan zitzaizkielako. Bitxiena da amerindiar kulturak  ez duela inongo zeresanik, kolonizatzaileek sarraskia eragin zutelako antzinako biztanleen artean eta beraien kulturPhoto officielle - Uruguay 2017 - 5ak desagertu egin ziren.

Uruguaik auzoko herrialdeen eraginak ere baditu, hala nola Argentinarenak, herri musika eta dantzaren alorretan, batez ere. Auzoko indartsuek –Argentinak eta Brasilek- apur bat setiatuta, Uruguain, landa eremuk herrialde lasai honetan, dantza eta kantuan aritzea bigarren izaera bat bezalakoa da, herriaren arimen zati intimoa.

 

 

Aurkezpen bidioa

 


facebooktwittergoogle_pluspinterestmail