Folklore Bizian 2015: Hegoafrika

HEGOAFRIKAKO « SOWETO THABISONG DANCE COMPANY »DANTZA TALDEA

 

«fynbos» deituriko landare mamitsuen artetik doan bidezidorra igarota, bat-batean, landaredia azalduko jaku “el Cabo de Buena Esperanza” mitoaren inguruan. Eskumako aldean, Ozeano Indikoa dalarik, beste aldean, Atlantikotik datorren marejada alde batetik bestera dabilzan itsasbedarrak jaurtiz joango da. Punta honen iparraldean, 1652ko apirilaren 16an holandarrak eskuratu eben herrialde oso bat zabaltzen da.

 

Ikaragarrizko ingurumariak aurkitu ebezan eta bertan hasten diran eukaliptuak udabarriaren aire kristalinoa garbitzen dabe. Paisaiak etengabe aldatuz joango dira: baratze mingotsak, mahasti oparoak eta larrak mugatzen dabezan hesien ostean, ardiak aurkitu geinkez, noiz edo noiz, gazelakaz lekua konpartitzen dabezan ardiak. Udabarrian, Springbok inguratzen daben mendi harritsuak margarita ederrez estaltzen dira, mahi-gaineko edota tapiz zoragarriak sortuz.

 

Iparraldeko Natal mendi berdeak maiz egoten dira lainabeheragaz estalita. Euren barrutietan pilatzen da zulú herrien bizitza, etxola biribilen inguruan; kontu handiz, trentza eran egindako bedar eta korotz lehorren gainean egindako bordetan. Zuluak ikaragarrizko epopeia ezagutu eben. Urtero, Natal kostaldean, talde batek « Shaka Day »-a ospatzen dau, inperioa sortu eban Shaka errege Zuluaren omenez. Zulú etnia bere identitate kulturalari gehien lotuta dagoena lizateke, baina ezin geinke ahaztu zelan Afrikáner-ak euren kondairagaz amaitu eben euren jatorriko lurrak abandonatzeraino.

 

« Soweto Thabisong Dance Company » dantza-taldea Soweto-tik dator, Afrikan dagoan baltzen ghetto handiena dauan uritik. Hiri erraldoi honetan, euren zentro kulturala dabe eta zuluentzat aurrerapen sozialak helburu bi lortu beharko leukez: kirola eta ikasketak. Ikasketei jagokonez, titulo edo zertifikatua edukitzeak etorkizun hobea eskaitzen dau. Talde honek gazte baltzak miseriatik aurrera ateratzeko borondate sutsua sinbolizatzen dau. Horregaitik, geure lagunak, euren izerditik sortu eben eskola moderno bat non herri zuluaren etorkizuna izango diran gazteak hezten diran. Bertan, euren iragana ezagutu eta ikasi eben, dantza eta kantu tradizionalak bildu, korua sortu eta aurrekoen dantzak ikasi.

 

Amaitzeko, esango dogu lurralde honetan denbora ez dagoala zuluek amesten daben epopeia mitikoarengandik urrun: “Zuriak Hegoafrikara heldu zairanean, Baltzak lurra eben eta Zuriak Biblia. Zuriak Baltzari esan eutsien: zarratu begiak eta errezatu daigun batera. Baltzak begiak zabaldu ebezanean Biblia eben eskuetan eta Zuriak lurra.”

 

Zuluen borondatea euren kultura berreskuratu eta identitatea bilatzea da, antzinako tribuen arteko mugak alde batera itziz. Jaiotzen dabilen mundu barri honetan lortuko dabenaren zalantzarik ez omen dago.

 

Egutegia:

Galdakao; uztailak 21 eta 22an
Arrigorriaga; uztailak 23an
Usansolon; uztailak 24an
Gernikan; uztailak 25an
Sopelan; uztailak 26an

Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.