FOLKLORE BIZIAN 2016: BRASIL

Brasileko "BALLET FOLKLÓRICO DE AMAZONIA" taldea.

 

Brasileko paisaiatik bertako ohiturak, gizakia, bere sinesmenak eta bizimoduak azaleratzen dira. Talde honek jasotzen duen balleta Amazoniatik dator. Bere hiriburuaren sinbolo kulturala bilakatu da eta lurren eta klimen nahasketek sortutako arraza, kolore eta ohiturak ditu jatorritzat.

Gainera, berezitasun horien artean baditu Indiako ezaugarri batzuk ere, koloretako lumak eta gerra-dantzak, esaterako.

Historian zehar, abere kopuru zabal bat edukitzeak, beste herrialde batzuen konkistak gauzatu ditu. Portugaldarrek ez zuten astirik galdu eta bertan integratu ziren. Konkista horretatik sortutako kapek eta ezpatek adierazten digute antzina abenturarekiko zuten zaletasuna.

Horrez gain, hezetasun eta bero artean, arraza beltzari harrera egin zioten. Honela, hauen erritmo eta musika berriak ezarri zituzten, beste leku batzuetan eskuragarri ez zuten askatasun hori adierazbide zutelarik.

Hala ere, balletaren osagarri batek ere ez, ez du erlijioa albo batera uzten. Dantzek askatzen dituzten erritmo eta ohituren artean, paganismo indioa, animismo beltza eta katolizismoa azaltzen dira ihauterietan, eta baita Jesusen jaiotza ere.

Brasil berri bat da hau, lumaztatua, bere izaera afro - indio - brasildarraz markatua dagoena. Bere aurpegi natiboenetik ezagutuko dugu datozen egunetan, orandik lurrazpitik hasi eta zeruraino aurkitzeko asko dagoen nazioa den moduan, lurreko diamanteak gau gardenetan islatzen diren bezala.

Los comentarios están cerrados.