Grupo Folklorico Wisla (Polonia)

Wisla Poloniako ibaietako baten izena da, baina baita folkloreko musika eta dantza talde honena ere.

Taldea 1995eko udazkenean sortu zen. Jardunari esker laster lortu zuen arte-maila handia.

Talde honek kultura-truke askotan hartu du parte eta Poloniaren ordezkari izan da nazioarteko zenbait folklorealditan. Horietako gehienetan lortu du merezimendu aitormena bere artearen kalitateari esker. Orkestra musikari bikainek osatua du eta taldeak non jardun, han da beti.

Poloniako tradizioko dantzak dituzte programaren oinarri eta horiekin batera tradiziozko kantuak eta doinuak.


facebooktwittergoogle_pluspinterestmail