Inauteriak 2019

Badatoz inauteriak galdakaora! Urtero bezala, aurten ere Andra Mari dantza taldeak galdakaoko inauterietan parte hartuko du. Ostiralean, martxoak 1, arratsaldeko 20:00etan Santi Brouard plazatik hasita  herriko kaleetan zehar Goizuetako zaragi-dantza (mutilek) eta Arizkungo sagar-dantza (neskek) egiten ibiliko gara. Larunbatean, martxoak 2, berriz, Altsasuko inauterien txanda da; 18:30ean udaletxetik hasita kalejira txiki bat egingo dugu, eta 19:00etan  Santi Brouard plazan saio nagusia eskeiniko dugu.

Gerturatu zaitezte!


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.