MUSIKA BIZIAN JAIALDIA 2016

Jaialdia bueltan da! Aurten “Musika Bizian” musika jaialdiaren III. edizioa urriaren 28an eta 29an ospatuko da. Euskal Herriko doinuak gozatzeaz aparte, Korsikako, Flandeseko eta Saharako doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horretaz aparte, instrumentu tradizionalak ikusteko eta ukitzeko aukera izango da ere.

KONTZERTUAK

  • 2016ko urriaren 28an, ostirala, Korsikako Zamballarana taldeak eta  Anje Duhalde abeslari lapurtar ospetsuak joko dute Iturrondo Plazan 21:30etatik aurrera.
  • 2016ko urriaren 29an, larunbata, Elanor (Flandes), Aziza Brahim(Sahara) eta Ze esatek! talde euskalduna oholtza gainean azalduko dira toki eta ordu berean.

Bi egunetako kontzertuetarako sarrerak dohainik izango dira.

 

KALE ANIMAZIOA

Jaialdia ez da eszenatokitara bakarrik mugatuko. Ostiralean, urriak 28an, Burrunba Elektrotxaranga talde gipuzkoarraren musikak alaituko ditu Galdakaoko kaleak, eta larunbatean,  hilak 29, 20 pertsonek osatzen duten Taberna Ibiltaria taldea izango da bere musika eta abestiekin herriko kaleak alaituko dituena.

 

 


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.