Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna 2017

Igandean, apirilak 2, taldeko txikiak Oiartzunera joango dira bertako Dantzari Txiki Egunean dantza egitera. 11:30etan Oiartzungo kaleetan zehar desfilea egingo da, 12:45etan emanaldi nagusia egingo da eta azkenik 16:00etan kalejiran plazara igoko dira guztiak eta jarraian dantzaldia egingo da Oiartzungo plazan. Egun honetan parte hartuko duten taldeak hauek dira:

  • Akelarre Dantza Taldea (Hendaia)
  • Txori Txiki Dantza Taldea (Zumaia)
  • Elizalde Dantza Taldea (Oiartzun)
  • Igeldo Dantza Taldea (Donostia)
  • Herri Ametsa Dantza Taldea (Donostia)
  • Haurtzaro Dantza Taldea (Oiartzun)
  • Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)

Etorriko al zarete?

Los comentarios están cerrados.