Santa Kurtzak 2018

Urtero bezala irailaren hasierarekin batera badatoz Galdakaoko Santakurtzak! Herriko jaiak ospatzeko Andra Mari Dantza Taldeak hainbat ekintzatan hartzen du parte. Alde batetik, Santa Kurtze Egunean, hilak 14, goizeko meza nagusiaren ostean, 12:30ean, Bizkaiko Soka Dantza egingo dugu. Egun berean, arratsaldeko 20:00etan Saio Nagusia egingo da udaletxe aurrean dagoen karpan. Azkenik, Galdakoztar Egunean, hilak 15, eguerdiko 13:30ean Iturrondo plazan Larrain Dantza herrikoia egingo da.

Anima zaitezte!


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.