Brokel-dantza

Dantza sorta honi buruzko lehenengo iturri idatzia J.I. Iztuetaren eskutik datorkigu. Beraren arabera, Brokel-dantzak plazaratzeko zituen zailtasunak zirela eta 4/5 urterik behin besterik ez ziren dantzatzen. Hala ere, hain agerraldi gutxi zituen Brokel-dantza hau, XIX. mendetik gaur egun arte, gero eta arrakasta handiagoa hartzen joan izan da Gipuzkoako dantza sortarik ezagunetariko bat bihurtuz.

Brokel-dantza hainbat irudi edo “mudantza” desberdinez osatuta dago;Boaztitzea, Agurra, Makil-txikiakikoa, Lau aldetako Zortzikoa, Uztai-handikoa, Makil-handiakikoa, Billantzikoa eta Zintza-dantza.


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.