Dantzari-dantza

Usadio zaharren arabera Durangaldeko Dantzari-dantza Bizkaiko herrialde honen herriko eta auzoko jai patronaletan plazaratzen zen. Dantza sorta honeten zortzi dantzariz osatutako taldeak, bi ilaratan jarrita (lau eta lau), hainbat dantza desberdin dantzatzen ditu: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata joku txikia, Banangoa, (edota Banango zaharra), Ezpata joku nagusia, Biñangoa, Launangoa, Makil jokua eta Txankarrenkua (edo Txotxongiloa). Banangoa, Biñangoa eta Launangoa -“figuretako dantzak” alegia- izan ezik, besteak -hots, “ezpata dantzak”- bi erreminta motakin dantzatzen dira: makila eta ezpata.

Dantzari-dantza plazaratzen duen durangaldeko herri bakoitzak -Garai, Durango, Iurreta, Berriz…- dantzatzeko nortasun propioa duelarik, Andra Mari Dantza Taldeak Berrizko herriko berezitasunak ikertu eta antzezten ditu.

Los comentarios están cerrados.