Lizarrako Larrain-dantza

Larrain-dantza izenaz ezagutzen den Ingurutxo dantza hau Lizarrako merindadean dantzatzen zen. Gizon/emakumeen arteko dantza bat izanik, ingurutxoaz gain, jota, bolerak eta baltsak ere tartekatuta zihoazen. Aldiz, garai bateko moda eta debekuek, dantza honen hainbat zati eta pausu aldatu edota desagertu zituzten.

Zentzu honetan, Andra Mari taldeak plazaratzen duen Lizarrako merindadeko dantza hau Aita Hilario Olazaran eta Francisco Berueteren irakaspenengan oinarrituta dago, honako dantza sorta hau erakutsiz: Katea, Fandangoa, Baltsa, Jota zaharra, Bolerak eta Kalejira.

Los comentarios están cerrados.