Maskarada

Maskaradak tradizionalki Zuberoako herrietako gazte ezkongabeek ospatzen dituzten ihauteri jaiak dira. Jai hauetan herriz herri dantza, kantu eta istorio desberdinak antzezten joaten diren bi talde kontrajarriak agertzen dira; lehenengo taldean -“gorriak” izenaz ezagutzen direnak alegia- Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entsenaria, Marexalak, Kukuieroak, Jaun/anderia eta Laboraria/laborarisa pertsonaiek parte hartzen dute. Bigarren taldean, aldiz -“beltzak” izenaz ezagunak-, Buhamiak, Khauterak, Txorrotxak, Khereztuak eta Medikua pertsonaiek parte hartzen dute.

Maskarada bi ataletan bereizten da: goizekoa eta arratsaldekoa:
- Goizean, herriko hainbat auzo eta etxeetatik bisita egiten da, bidean aurkitzen diren “barrikadak” (bide erdian kokatzen diren edari eta janaz betetako mahaiak) gailenduz ;horretarako “gorrien” taldeak Barrikada haustia dantzatzen du “beltzek” hauen inguruan basakeriak egiten dituzten bitartean.
- Arratsaldean, dantzak, abestiak, antzerkia eta abar antzezten dira herriko plazan.


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.