“Sabo” folklore elkarte nazionala (Uzbekistan)

Egungo Uzbekistango lurraldeak, Erdialdeko Asian, eragin ezberdinak izan ditu: Greziako kulturarena (Alexandro Handiaren bitartez), Turkiarena (VI. mendetik aurrera) eta Islamarena (arabiarrak bertan finkatu zirelako VII. mendearen amaieran). Europa eta Txina lotzen zituzten zetaren ibilbide nagusien topagune izan zen ere eta gainera, uzbekek harreman komertzial eta kulturalak izan zituzten India, Iran, Arabiar Herrialdeak eta Siberiako herriekin, besteen artean. Kultura aniztasun zabal horren ondorioz, Uzbekistango arteak eta herri tradizioak aberatsak dira oso. Aniztasun hori erakusten du “Sabo» folklore taldeak euren herriko hainbat eskualdetako musika eta dantzen bitartez. Fergana-ko dantzak (ekialdean) mugimendu solteek, eta urrats erraz eta labainkorrek bereizten dituzte; mugimenduak originalak dira eta zirkuluan egiten dira. Khoresm eta Bukhara-n (erdi-mendebaldean) «kayrakam» izeneko perkusioekin dantzatzen da. Entzun dezakegu musika inprobisatua edo gizarteko momentu zehatzetan (erritualetan, lanean, ospakizunetan edo jokoetan) jotako musika, eta baita kopla poetiko herrikoiak (“kochouk”ak) ere, eguneroko bizimodua eta herriko jazoerak kontatzen dituztenak.


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.