Archivos de Categoría: Andra Mari Taldea Dantzan

Zuberoako kadrilak

Country Dances izenarekin sortutako dantza hauek, berehala zabaldu ziren Europa guztitik eta nola ez, Euskal Herrira ere hurbildu ziren. Neska/mutilen arteko dantza hauek bai herriko plazetan, zein gaztelu, jauregi edota etxe garrantzitsuenen saloietan ere dantzatzen hasi ziren bariante eta dantzatzeko modu anitzak sortuz.
handiagotu

Maskarada

Maskaradak tradizionalki Zuberoako herrietako gazte ezkongabeek ospatzen dituzten ihauteri jaiak dira. Jai hauetan herriz herri dantza, kantu eta istorio desberdinak antzezten joaten diren bi talde kontrajarriak agertzen dira; lehenengo taldean -“gorriak” izenaz ezagutzen direnak alegia- Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entsenaria, Marexalak, Kukuieroak, Jaun/anderia eta Laboraria/laborarisa pertsonaiek parte hartzen dute. Bigarren taldean, aldiz -“beltzak” izenaz ezagunak-,…
handiagotu

Brokel-dantza

Dantza sorta honi buruzko lehenengo iturri idatzia J.I. Iztuetaren eskutik datorkigu. Beraren arabera, Brokel-dantzak plazaratzeko zituen zailtasunak zirela eta 4/5 urterik behin besterik ez ziren dantzatzen. Hala ere, hain agerraldi gutxi zituen Brokel-dantza hau, XIX. mendetik gaur egun arte, gero eta arrakasta handiagoa hartzen joan izan da Gipuzkoako dantza sortarik ezagunetariko bat bihurtuz. Brokel-dantza hainbat…
handiagotu

Soinu zaharrak

(Punta motz, Hormatxulo, Ehun eta bikoa, 40 erregelak eta abar) Soinu zaharrak, Zortzikoen doinupean dantzatzen diren Gipuzkoako dantzak dira. Horretarako, dantzariek ondo zehaztutako pausu desberdinak dantzak dituen bi arau nagusien arabera interpretatu behar dituzte. Lehenengo arauak, simetriarena deritzona alegia, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar dela agintzen du; bigarrenak, aldiz, doinuaren konpasen zenbakien luzapenarenak,…
handiagotu