Archivos de Categoría: Nafarroako dantzak

Altsasuko ihauteriak

Ihauteriak neguko egunik labur eta gogorrenetan ospatzen dira. Aro baten amaiera eta beste baten hasieraren adierazle izanik, Europako eta munduko kultura ezberdinetan naturaren loaldiaren amaiera eta berpizte baten aro berria gogora ekartzen dute. Aldaketa denbora hau isladatzeko, ihauteri honek bizitzaren adierazle guztiak agertzen ditu -poztasuna, negarra, bizitza, heriotza, zahartzaroa, gaztaroa …- altsasuarren kosmologian eta kosmogonian…
handiagotu

Otsagiko dantzak

Nafarroako Saraitsu bailara piriniarrean kokatzen den Otsagiko herrian, Muskildako egunean eta bezperan -Irailak 7 eta 8-, hots herriko Amabirjinaren egunean eta aurreko egunean, herriko dantzari gazteek Muskildako amari dantzatzen diote. Dantza hauek, “paloteado” izenaz ezagutzen diren dantza sorta osatzen dute, hau da: Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro (nahiz eta, “paloteadoko” dantzekin batera, Paseoa, Pañolo-dantza eta…
handiagotu