Archivos de Categoría: Estaturik Gabeko Herrialdeen Musika Jaialdia

Bizi Musika

Urtero Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen duen Musika Bizian jaialdia bizi dugun egoera dela eta ezin izan dugu betiko moduan antolatu. Horregatik, aurten formatu aldaketa egin eta BIZI MUSIKA jaialdia atera dugu. Datorren larunbatetik aurrera, datozen lau zapatuetan Galdakaora lau talde etorriko dira: Urriak 10, Joseba Tapia, 20:30ean Torrezabal Kultur Etxean Urriak 17, Oreka TX,…
handiagotu

MUSIKA BIZIAN JAIALDIA 2019

[video width="1920" height="1080" mp4="http://www.andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2019/10/MB-2019-promo.mp4.mp4"][/video] MUSIKA BIZIAN 2019 Urriko 25 eta 26an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren seigarren edizioa ospatuko dogu. Bertara Man Irla, Frisia, Eskozia eta Euskal Herriko taldeak etorriko dira bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko.   Aurtengo edizioan, zapatu eguerdiko luthierren azokari bultzada bat emon gura izan deutsagu eta Sardinia, Galizako eta Okzitaniako gonbidatu berezien musika tresnez…
handiagotu

MUSIKA BIZIAN 2018

[video width="960" height="540" mp4="http://www.andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2019/02/Musika-Bizian-2018_B.mp4"][/video]   MUSIKA BIZIAN 2018 Urriko 26 eta 27an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren bosgarren edizioa ospatu gendun. Bertara Katalunia, Palestina, Kornualles eta Euskal Herriko taldeak etorri ziren bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko. Jaialdi hau ospatuz gure herrialdeak Estatu bat behar dauala aldarrikatu gura dogu, bai eta jaialdira hurreratuko diren taldeetako herrialdeek be.…
handiagotu

MUSIKA BIZIAN 2017

  MUSIKA BIZIAN 2017Musika Bizian 2017_Kartela 25x45

Jaialdiko laugarren edizioa urriaren 27an eta 28an ospatuko da. Aurten lehenengoz Ameriketatik eta bereziki Quebec-etik datorren talde bat dakargu, honetaz gozatzeaz aparte, Sardiniako, Galeseko eta Euskal Herriko doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta jotzeko aukera izango da ere.

TALDEAK

Urriak 27, barikua:

YVES LAMBERT TRIO (Quebec)

HUNTZA (Euskal Herria)

Urriak 28, zapatua:

FANTAFOLK (Sardinia)

CALAN (Gales)

HESIAN (Euskal Herria)

TAILERRAK ETA ERAKUSKETAK

Urriak 28, zapatua:

-Euskal musika tresna tradizionalen erakusketa.

-Kale animazioa.

-Luthier azoka (Koldo Telleria gonbidatu berezia).

-Instrumentu tailerra.


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail