Benito Ysursa

Benito Ysursa 1895ko martiaren 2an jaio zan Iurretako Iturburua Baserrian. Ustez Durangon bizi zan eta auzo inguruko ijitoren batengandik ikasi eban gitarra jotzen. 1915. urtean Amerikara joan eta 1919an Asuncion Camperodondogaz ezkondu zan seme-alaba bi euki ebezalarik, Ramon eta Ruby.

1940an "Valencia" izeneko ostatua zabaldu eben Boisen. Bertan, Asuncionek euskeraz ikasi eban eta bertan be hainbat eta hainbat jota, porru, eta erromeri egiten ebezan inguruko euskaldunak. Urte horretan, Benitok binilosko diskoak grabatzeko makina erosi eban eta hainbat grabaketa egin arren, oso gitxi dira gaur egun geuri heldu jakuzanak.

2010an NABOk konbidatuta Andra Mari Dantza Taldeko Iraitz Barandiaran eta Mikel Goitia Ipar Amerikako hiru estatuetan ibili ziran hamabost egunez, dantzak eta irakasten. Euren artean, Kalifornia estatuko Chino irian eta zelan ez, Jhon eta Jenny Ysursan  etxean. Azken gauean, gauero bezalako egotaldietan Jhonek cd bat oparitu eutsien grabaketa honegaz. Bertan, Benitogaz bat (ahotsa eta gitarra), Jack "Patxi-Kotxero" Apaltza (ahotsa) eta Vicente "Xispero" Lizaso (akordeoia) gozatu ahal doguz jota eta porruak jotzen eta kantatzen.

- Nor: Benito Ysursa
- Non: Boise, Idaho
- Noiz: 1952
- Estiloa: Jota, Porruek, Balsa

 


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.