Beste musika motak eta kantua

Dantzarakoa ez dan musika aztertzerakoan datu batzuk eduki behar dira kontutan:

  • Euskal Herria "Santiagoko Bidea" deritzonaren erdian dago eta horregatik, mendeetan zehar, Europako hainbat kultura ezberdinetako jendetza ezagutu izan du.
  • Beste alde batetik kulturgune Atlantiar eta Mediterranearren bitartean izandu gara beti eta alde biekin daukagu zerbait amankomunean. Adibidez euskal mendebaleko antzeko musika mota eta erritmoak Irlandan, Portugalen, Eskozian, Bretainian etab. aurkitu ditzakegun moduan, gure ekialde eta hegoaldeak Italia, Catalunya, Sardinia etab.eko lurraldeetan ere badu familiartekorik, Xiberoa eta Behenafarroan kontserbatu direlarik mediterranear Europan XVIII. mendean (erromantizismoa deritzon garaian) guztiz herrikoia zan kantu mota bat.

Erabilitako musika tresneriari buruz, aurrean aipatutako guztia kontutan izanik, oso aberatsa izan dala esan dezakegu:

Haizezko tresnak.-
Alboka: artzain tresna oso zaharra.
Txistua eta xirula: hiru zuloko flautak.
Dultzaina edo Gaita eta Xanbela: oboeren arbasoak.
Xirularrua: cornamusa edo gaita.
Txilibitua: sei zuloko flauta.
Pistoidun orkestan erabilitakoak: Saxofoia, Tronpeta, Klarinetea, Bonbardinoa etab.
Flauta trabesera.
Trikitrixa: akordeoi diatonikoa.
Akordeoia...

Sokazko tresnak.-
Gitarra.
Mandolina.
Zitarak.
Maniura edo arpa.
Zarrabetea.
Arrabita edo biboliña.
Rabela...

Perkusiozkoak.-
Danborrak eta atabalak.
Ttun-ttuna.
Panderoa.
Muxugitarra edo tronpa.
Txalaparta: danbor magiko-errituala oso zaharra.
Koilarak...

Andra Mari taldeak bere historian zehar aipatutako musika tresna guztiak ezagutu, ikertu, landu eta erabili ditu; beste alde batetik lanean aritzeak Euskal Herriko ohitura zaharretik heldu zitzaizkigun musika mota guztiak ezagutu eta ikertzera eraman gaitu. Horregatik gaur egungo saioetan, eta denboraren mugaketaren arabera, aipatutako guztiaren arlorik ahalik eta zabalagoena erakusten saiatzen gara.


Facebooktwittergoogle_pluspinterestmail

Los comentarios están cerrados.