ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIA

Maiatzaren 9 eta 10ean ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren lehen edizioa ospatuko dogu. Bertara Eskozia, Okzitania, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak etorriko jakuz bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko.

Jaialdi hau ospatuz gure herrialdeak Estatu bat behar dauala aldarrikatu gura dogu, bai eta jaialdira hurreratuko diren taldeetako herrialdeek be. Estatu gabeko nazioetako taldeok kultura eta nortasun propioa dogula errebindikatu nahi dogu.

Aurrean aipatutako helburu horregaz, beraz, maiatzaren 9 eta 10ean gaueko 9etatik aurrera Galdakaoko Kurutzeko plazan egongo dan karpa erraldoiean izango dira kontzertuak:

Maiatzak 9, barikua:
Andra Mari -  Euskal Herria
Mànran -  Eskozia
Kherau -  Euskal Herria

Maiatzak 10, zapatua:
Xarnege - Okzitania
Korrontzi - Euskal Herria
Stukat del Bolet - Katalunia

Horretaz gain, egunotan kale animazioa egongo da herrian zehar kontzertuak baino lehen Euskal Herriko txaranga ezberdinei esker: Portugaleteko Gazteleku, Galdakaoko The Peinbreikers, Santutxuko Dunbots, Elgoibarko Mauxitxa eta Ezpeletako txaranga.

Hurreratu eta disfrutatu!

 

Los comentarios están cerrados.