SOKA DANTZA IKASTAROA GURE LOKALETAN

DANTZABIZ IKASTAROAK antolatuta zapatu honetan Soka Dantza ikastaroa egingo da gure lokaletan. Ikastaro honetan Kepa Artetxe eta Mikel Goitiak Berrizen Alejandro Aldekoaren eskutik ikasitako modua zelangoa zan erakutsiko deuskue.

Dantzabiz-eko antolatzaileek bertan parte hartu ahal izateko pausu hauek eman behar direla jakinarazi deusku:

"Beharrezkoa da bai diptikoan, bai inskripzio-orrian esaten duen bezala dena behar bezala betetzea eskatzen den informazio guztiarekin, hau da:
1) Inskripzio-orria/k (dagokion ikastaro edo ikastaroarena)
2) Bankuaren ordain-agiria
Biak behar dira izen-ematea ontzat emateko eta Dantzabiz-en eskaerari sarrera eman ahal izateko. Bidali beharreko helbidea, noski: info.dantzabiz@bizkaia.net da.
AZKENA eta oso garrantzitsua. Andra Mariren kasuan, larunbatean hasten dena, epea ostegunarte da (24:00) bestela ezingo dugu administratiboki kontrolatu, gestionatu larunbaterako."

Formularioa eta diptikoa hemen behean ikusi ahal dozuez.

DIPTICO_TRAD_FINAL_DantzaBiz_TRAD.pdf
FORM_TRAD_D2_Andra_Mari.pdf

Los comentarios están cerrados.