Soinu zaharrak

(Punta motz, Hormatxulo, Ehun eta bikoa, 40 erregelak eta abar)

Soinu zaharrak, Zortzikoen doinupean dantzatzen diren Gipuzkoako dantzak dira. Horretarako, dantzariek ondo zehaztutako pausu desberdinak dantzak dituen bi arau nagusien arabera interpretatu behar dituzte.

Lehenengo arauak, simetriarena deritzona alegia, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar dela agintzen du; bigarrenak, aldiz, doinuaren konpasen zenbakien luzapenarenak, pausua eta konpasa batera joan behar dutela agintzen du.

Los comentarios están cerrados.