Archivos de Categoría: Albisteak

BALINGENEKO TALDEA JATORKU EUSKAL HERRIRA

Iazko maiatzean gure taldea Alemaniako Balingen herrian egon zan bertako Frommern Schwäbischer Albverein talde folklorikoak ospatzen duen Volkstanzfestival jaialdian. Bertan egin euskuen harrera ona eta izandako harreman onak direla-ta, aurten gure herrira gonbidatu doguz euren dantza, musika eta kultura erakusteko eta talde bion arteko harremana indartzeko asmoz. Halan ba, irailaren 2tik 7ra bertan izango doguz…
Gehiago irakurri

FOLKLORE BIZIAN 2013

Aurtengo Folklore Bizian jaialdia garagarrilaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dogu eta bertara Kubako "Camagua" talde folklorikoa eta Swazilandiako "Pelepele" talde folklorikoa etorriko dira. Dantza taldeok ikusi nahi izanez gero ondoko egunetan eta lekuetan egongo dira: - Garagarrilaren 23an Arrigorriagan - Garagarrilaren 24ean Galdakaon - Garagarrilaren 25ean Galdakaon - Garagarrilaren 26ean Usansolon - Garagarrilaren 27an Gernikan - Garagarrilaren 28an Sopelanan Hemen…
Gehiago irakurri

2013KO GIRA – Château-Gombert (MARSEILLA)

Aurten Marseilla aldera joango gara gure tradiziozko musika eta dantza erakustera. Garagarrilaren 5etik 12ra Château-Gombert izeneko herrian egiten dan Festival International de Folklore Château-Gombert jaialdiko 49. edizioan egongo gara Txipre, Zelanda-Berria, Eslobakia, Argentina, Italia, Bulgaria eta Frantziako Proventzako taldeekin batera. Hemen ikusi ahal dozue jaialdiari buruzko informaziñoa, programa eta parte hartuko dogun talde guztieri buruzko informaziñoa.
Gehiago irakurri

UDABERRIKO JAIALDIA

Aurten lehenengo aldiz Udaberriko Jaialdia ospatuko dau gure taldeak. Jaialdi honetan Euskal Herriko tade desbardinak parte hartuko dabe: - Maiatzaren 4ean Fustiñanako Barde Ribera dantza taldea etorriko da Fustiñanako Paloteauak egitera. - Bagilaren 8an Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkarteko dantzariek Arabako dantza tradizionalak egingo dabez. - Bagilaren 29an Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezkadantza taldeetakoek Arrateko…
Gehiago irakurri