Archivos de Categoría: Jaialdiak

FOLKLORE BIZIAN 2016: IRLANDA

IRLANDAKO « Absolutely legless » DANTZA TALDEA Irlandar errepublika 1973-an Europar Batasunean sartu zen eta horri esker gizarte nekazari bat izatetik herri zelta handi bat izatera heldu da bai bere ekonomia moderno eta goi-mailako teknlogiengatik. Gaur egun Irlandar biztanleriaren herena Dublinen bizi da. Irlanda barnealdea nekazari-lautadak dira nagusi, mendixka eta laku edo erreka handiekin batera.…
Gehiago irakurri

2016 – OTXANDATEGI DANTZA TALDEA (BERANGO)

Gure Udaberriko Jaialdiko gonbidatua Berangoko Otxandategi Dantza Taldea da. Ekainak 18, 20:30ean Santi Brouard Plazan eskeiniko digu dantza talde honek bere saioa. (Euria izanez gero, dantza saioa frontoian egingo da) Gu bertan egongo gara, eta zu, bazatoz?
Gehiago irakurri

2016 – OINAK ARIN DANTZA TALDEA (BEOSKITZE)

Gure Udaberriko Jaialdiko gonbidatua Beoskitzeko Oinak Arin Dantza Taldea da. Maiatzak 28, 20:30ean Santi Brouard Plazan eskeiniko digu dantza talde honek bere saioa. (Euria izanez gero, dantza saioa frontoian egingo da) Gu bertan egongo gara, eta zu, bazatoz?
Gehiago irakurri

MUSIKA BIZIAN 2015

  • 001
  • 12207433_645249828951038_186362004_o
  • 12213961_645229452286409_226225891_o
  • alboka
  • 023
  • 024
  • 025
  • 029
  • 004
  • 005
  • 019
  • 020
  • MusikaBizian-2015-575×1024 KARTELA


MusikaBizian 2015

 

MUSIKA BIZIAN 2015

Jaialdiko bigarren edizioa urriaren 30ean eta 31an ospatu zan. Euskal Herriko doinuak gozatzeaz aparte, Ipar Irlandako, Galizia eta Bretainiako doinuak eta letrak entzuteko aukera izan gendun Iturrondoko plazan. Kale animazioa ere izan zan bi egunetan zehar. Horretaz aparte, instrumentu tradizionalak ikusteko eta ukitzeko aukera izan gendun ere bai.

TALDEAK

Urriak 30, barikua:

RIOBÓ (Galizia)

KEPA JUNKERA+7 SORGINAK (Euskal Herria)

Urriak 31, zapatua:

STETRICE (Bretainia)

BRIAN FINNEGAN (Ipar Irlanda)

GOZATEGI (Euskal Herria)

TAILERRAK ETA ERAKUSKETAK

Urriak 31, zapatua:

-Euskal musika tresna tradizionalen erakusketa.

-Luthier azoka.

-Instrumentu tailerra.